XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez da sartzen. Halako fardela ez da Pipperrean sartzen
- Begirune handiagoa Nicanor jaunarekin.
Sartzen da
- Entzun: ulertzen dut ahalegin guztiak egin behar dituzuela hilotza Comodoro Rivadaviara eramateko.
Baina ezinezkoa dela ulertu behar duzue.
Hegazkin hori Pipper bat da, lau plazakoa.
Kabinak, agindu-tresnetatik atzeko angelura, metro eta hirurogeita hamar dauka.
Zeharka ere ezin dugu sartu.
- Asmoa makurturik edo eserita eramatea da.
Horrela, sartuko da.
- Horrela ere ez.
Atzeko jarlekuak laurogeita hamar zentimetroko zabalera dauka.
Makurturik ez da sartuko eta eserita eramateari dagokionez, zenbat denbora hil dela?
-Lau egun, zer ba?
-Lau egun! Izozketa dela eta enbor bat baino tinkoago dago eta zerbaitengatik esaten zaio
Bizkar-hezurra txikitu beharko diozue eta ez dut uste familiak hori gustuko izango duenik.
- Kaka zaharra, egia da
Hildakoa, oso handia izateaz gain, oso gorpuzkera sendokoa zen.
Biluzik ehun eta hogei kilotik gora edukiko zuen eta han, bere apaingarri guztiak, zilarrezko ezproiak, akordeoi-botak, txiripa, zola eta zilarrezko gerrikoa, fakoia eta pontxoa jantzirik zetzala, ehun eta berrogeita hamar kilotik gora edukiko zuen.
- Aizu, sabaiaren zati bat ken al dezakezu?
- Sabai osoa. Baina orduan izoztu egingo naiz.
- Zati bat besterik ez.
Gorputza sartzeko beste.
Altura txikian joan zaitezke.
- Burutik egin zaizu.
Geldirik eramatea nahi al duzu?